Egungo eraikinaren gainean handituko du Norman Foster arkitektoak Bilboko Arte Ederren museoa
Gurean Gaur
2019, abe. 16 - 15:12
Bilboko Arte Ederren museoaren handitzea aurkeztu du Norman Foster arkitekto britainiarrak. Agravitas proiektuarekin ekainean lehiaketa publikoa irabazi ostean, orduko proposamenak izan dituen aldaketak bildu ditu aurkezpenean. Egun dagoen eraikinaren gainean gauzatuko du Fosterrek bere lan berria, hain zuzen, 2.000 metro karratuko bi solairu gehituko dizkio museoari eta lur azpian eraikitzea ekidingo du proiektuak.