Ekainaren 21ean zabalduko dute Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga
Gurean Gaur
2020, eka. 15 - 12:06
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du Europar Batasuneko mugen kontrolak bertan behera utziko dituztela ekainaren 21etik aurrera, Portugalen izan ezik. Ondorioz, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga irekiko da, eta alde bateko eta besteko euskal herritarrek lanerako ez den beste zeregin batzuetarako zeharkatu ahal izango dute.