Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Emakume feminista, ezkertiar eta independentistek atxikimendua eman diote Sara eta Izarren aldeko manifestazioari

Gurean Gaur

2019, ira. 02 - 17:09
Sara Majarenas eta bere alaba Izarri babesa adierazi diote 30 emakume feminista, ezkertiar eta independentista inguruk gaur Gladys enean egindako prentsaurrekoan. Hilaren 10etik aurrera epaituko dute euskal preso ohiaren eta haren alabaren erasotzailea Valentziako Lurralde Auzitegian. Emakumeen aurkako “diskriminazio egoera eta eguneroko zapalkuntza” salatu dute prentsaurrekoan. Prentsaurrekoan atxikimendua adierazi diote datorren igandean Donostian egingo den manifestazioari. Eguerdiko 13:30ean hasiko da Bulebarrean, ‘Sara eta Izarrekin elkartasuna’ lelopean.
Hamaika Telebista