Emakume pentsiodunek beren eskaera propioak egin dituzte martxoaren 8aren harira
Gurean Gaur
2020, mar. 03 - 14:03
Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko emakumeek bat egin dute martxoaren 8ko ekintza eta mobilizazioekin. Nabarmendu dute, ezkutuko ekonomian lan egin duen belaunaldia direla, aberastasuna sortzen lagundu arren, egindako lan asko enplegutzat jo ez direnez, beren ekarpena ez dela onartua izan. Mugimendu feministaren aldarriei, KPIaren arabera eguneratutako, gutxieneko 1080 euroko pentsioaren eskaria gehitu diete. Zaintza lanaren aitorpena exijitu dute eta ordaindu gabeko emakumearen lanari buruzko eztabaida zabaltzea. Nabarmendu dute erreklamazio hauek, emakume pentsiodunen prekarietatea konpontzeko eskaera zuzena direla, eta biztanleriaren segmentu horretan dagoen genero-arrakalari amaiera emateko modu bat.