Eskubide Sozialen Departamentua eta Gurutze Gorria elkarlanean, 12.748 pertsonaren elikagai beharrei erantzuteko
Gurean Gaur
2020, api. 16 - 15:04
Nafarroan elikagaiak eskuratzeko zailtasunak dituzten 8.000 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte, eta aurretik jangelako laguntza jasotzen zuten 4.615 pertsona gehitu behar zaizkie horiei. Guztira, beraz, 12.748 pertsonarengana iristeko lanean ari dira.