Europako Batasunak eta Turkiak 2016ko akordioa bete duten edo ez aztertuko dute
Gurean Gaur
Turkiatik Greziarako muga gurutzatu nahi duten milaka migratzaileen bueltan sorturiko krisi betean, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta Charles Michel Europako Kontseiluko presidenteak harrera egin diote Bruselan Recep Tayip Erdogan Turkiako buruzagiari. Bertan, 2016ko migrazio akordioa bete ote duten aztertuko dutela adierazi dute bi aldeek.