Euskal Herriko hainbat kolektibok EHUk militarismoarekin dituen loturak salatu dituzte
Gurean Gaur
2019, uzt. 03 - 15:07
Getarian egingo den Horizonte Elkano ekimenaren harira egin dute elkarretaratzea. Izan ere, erakusketa estropadan parte hartuko du EHUko El Saltillo itsasontziak eta baita Armadaren eskola ontzia den Juan Sebastián Elcanok ere. Adierazi dute, ez dela lehen aldia kolaborazio mota hauek egiten dituena. EHUko langileek azaldu dute unibertsitatearen lana gizartearen beharrizanei eta baloreei erantzutea dela. Horregatik, ezin dela onartu kolaboraziorik beste herri batzuen suntsiketa bultzatzen duten elkarteekin. Nabarmendu dute Armadaren alboan ekintza hau egiteak euskal kostaldean itsasontzi militarren presentzia normalizatzen duela. Ekintza honetatik harago, unibertsitate ereduaren inguruan eztabaidatzeko beharra azpimarratu dute.