Gizonezkoen futbol liga irailaren 13an hasiko da
Gurean Gaur
2020, ira. 01 - 14:09
Gizonezkoen futbol liga irailaren 13an hasiko da, eta aurreneko bost jardunaldiak zein izango diren argitzeko zozketa egin berri du federazioak. Aurreneko partida “erosoak” izango dira euskal taldeentzat. Pasa den denboraldian sailkapenaren erdialdetik behera geratu ziren taldeen kontra jokatuko dute, Athletic-ek izan ezik. Talde zuri gorriak Granadaren kontra jokatuko du, iaz zazpigarren postua lortu zuen taldearen aurka. Errealak Valladoliden jokatuko du, Osasunak igo berri den Cadiz hartuko du Sadarren, Alavesek Betis jasoko du eta Eibarrek pasa den denboraldiko biziraupenerako lehia gogora ekarriko du Celtaren aurka.