Skip to main content

Guillem Agulló gazte antifaxistaren memoria aldarri

Gurean Gaur

‘La lluita continua’ izenarekin, eskuin muturrak erakundeetan zein kalean duen inpunitatearen kontrako egitasmoa abiatu dute Herrialde Katalanetan, 1993an erail zuten Guillem Agulló gazte antifaxista abiapuntu hartuta. Inpunitatearen kontra azken 26 urteetan isildutako borroka aldarrikatzea da egitasmoaren erronka nagusia.