Hauteskunde eguna “normaltasun osoz” igaro zela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak
Gurean Gaur
2020, uzt. 14 - 14:07
Gobernu Kontseiluak ondorioztatu du Segurtasun eta Osasun sailek berme osoekin bozkatzeko abian izan zuten operatiboa "arrakastatsua" izan zela. Zorionak eman dizkie euskal herritarrei Josu Erkoreka bozeramaileak, "jarrera eredugarria izan dutelako" eta herritarrek bozkatzera joateko erabakia "askatasun osoz" hartu zutela esan du. Covid19 gaitzean positibo eman izanagatik bozkatzera joatea debekatuta izan zutenen ingurko aipamenik ez du egin bozeramaileak.