Skip to main content

Hego Euskal Herriko farmaziek ‘Maskarilla 19’ kanpainarekin bat egin dute

Gurean Gaur

2020, api. 01 - 11:04
Iragan egunetan Bizkaian martxan jarritako genero indarkeriaren aurkako kanpainarekin bat egin dute Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako farmazia guztiek. 'Maskarilla 19’ deritzo, izan ere, horixe da eraso matxistak jasateko arriskuan dauden emakumeek laguntza eskatzeko pasahitza. Koronabirusak eragindako konfinamenduak iraun bitartean, establezimendu horietan eskatu ahalko dute laguntza.
Hamaika Telebista