Euskara' hizkuntza antifaxista' dela aldarrikatuko du EHEk Durangon
Gizartea
Ane Garitaonandia Etxebarria
'Euskara hizkuntza antifaxista' lelopean, abenduaren 5ean, Durangoko kaleak hartzeko deia egin du Euskal Herrian Euskarazek.
Azpimarratu dute larritasunaren kontzientzia hartzeko eta ekintzara pasatzeko unea dela. Euskarak ezinbesteko dituela euskaltzale kontzientziatuak eta, batez ere, antolatuak, euskararen borroka lehen lerrora ekarri eta indartuko dutenak.
Azaldu dute eskuin muturra nahiz faxismoa hurbilago eta harroago sumatzen direla kalean eta instituzioetan eta horiek autoritarismoan, militarismoan, errepresioan nahiz kolektibo gutxiagotuen zapalkuntzan sakontzea dutela helburu, herritarron eskubide sozialak urratuz eta murriztuz.
Euskadunon aurkako erasoak ere, sententzia judizialak, epaiketak edota diskurtso euskarafoboak gero eta ugariagoak dira. Egoera horren aurrean, olatu erreakzionarioaren aurka eta justizia sozialaren alde kaleak hartzea eta herri mugimenduko eragileon arteko aliantzak sendotzea inoiz baino garrantzitsuagoa dela azaldu dute. Eta noski, azpimarratu dute guzti hori, posible izango dela euskaraz bada.
Zapalkuntzarik gabeko Euskal Herri euskalduna eraikitzeko beraz, kaleak hartuko dituzte abenduaren 5ean, 13:30ean. Manifestazioa Durangoko Landako Gunetik hasiko da.

















