Ingurune fisikoak dementzia duten pertsonengan duen eragina aztertuko dute urriaren 25ean, Donostian
Gurean Gaur
2019, urr. 21 - 16:10
“Dementzia duten pertsonentzako ingurune integratzaileak” formazio jardunaldia ospatuko dute datorren urriaren 25ean, Donostian. Bertan, gizarte politikaren eta hirigintzaren arloko adituak elkartuko dira, ingurune fisikoak dementzia duten pertsonentzat duen eragina aztertzeko eta horren inguruko hausnarketa egiteko.