Kataluniako presoen aurkako epaia izango da Diada eguneko protagonista
Gurean Gaur
2019, ira. 10 - 17:09
Bihar ospatuko den Kataluniako egun nazionalak buruzagi independentista espetxeratuak izango ditu erdigunean. Auzitegi Gorenaren epaia hilabete inguruan espero da eta horrek aurtengo Diada baldintzatuko duela argi dirudi. Ohi bezala, ANCk deitutako arratsaldeko manifestazio masiboa izango da eguneko unerik garrantzitsuena baina gaurtik eta biharko gauera arte ekintza ugari antolatu dituzte hainbat eragilek Katalunian.