Skip to main content

Kikarakada proiektua sortu dute, Greziako Lesbos uharteko haur errefuxiatuen hezkuntzari laguntzeko

Gurean Gaur

2019, aza. 04 - 18:11
Kikarakada Lesbos uhartean dauden ume errefuxiatuekiko elkartasun ekimena da. Oinarria elkartasuna, sukaldaritza eta artea izango dira. Eta osagaia, txokolatea! Galder Izagirre argazkilariak sortu zuen haur errefuxiatuei laguntzeko Kikarakada proiektua, eta Gaztezuloko Gaizka Izagirreren eta Zaporeak proiektuko Oraitz Garciaren laguntzarekin aurrera eraman dute Euskal Herri osoan. Proiektuaren xehetasunak azaldu dizkio Hamaika Telebistari Gaizka Izargirrek.