Klubaren egungo kudeaketa eredutik, ikuspegi enpresarialera igarotzea defendatu du Elizegik
Gurean Gaur
2018, abe. 14 - 12:12
Aitor Elizegik Athletic-eko presidente izateko hautagaietako batek, bere plantxak alor ekonomikoan dituen ardatz nagusiak azaldu ditu hedabideekin partekatu gosarian. Fernando San José eta Jon Ander de la Fuentes hautagaitzako kideekin lagunduta, Elizegik klub kudeatzeko egungo eredutik, kluba enpresa eredutik kudeatzerako bidea defendatu du. Ekinbide horretan, egun indarrean dauden Kirolaren Lege autonomikoa zein estatala aldatzeko ahaleginean diharduko dutela azpimarratu dute hautagaitzatik. Horrekin batera, onartu egin dute Alberto Uribe-Etxebarriak irabaziz gero, haren taldeak 300 milioi eurotako ondasuna eskura izango lukeela eta aldiz bere hautagaitzak ezin izango lukeela. Horren aurrean, kirol legearen zein klubaren estatutuen berriztapena defendatu ditu Santutxuko sukaldariak, etorkizunean egoera errepikatu ez dadin.