Koldo Tellitu: "Ikastola herritarra, euskalduna eta eraldatzailea da"
Gurean Gaur
2019, ots. 01 - 16:02
Ikastolen matrikulazio epea irekita dago jada, eta Hamaika Telebistan Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariarekin solasaldia izan dugu. Patxadaz baina zuhur, ikastolen egoeraz hitz egin dugu, helburuak eta erronkak mahai gainean jarriz. Herritarra, euskalduna eta eraldatzailea, ikastolak, urtero-urtero bere zenbakiak handitzen ditu, euskaraz bizitzeko nahia dutenentzako heziketa eredu integratzaile eta parte hartzailea eskainiz.