Iruñean atxilotutako gazteen senide eta lagunek manifestazioa deitu dute larunbaterako
Gurean Gaur
2021, Maiatza 04 - 11:05
Iruñeko Arrotxapea auzoan egin dute deialdia; 18:30ean hasiko da manifestazioa, Plaza Gorrian, Erasoen aurrean, klase elkartasuna! lelopean. Espainiako Poliziak atzo jakinarazi zuenez, "GKSren inguruko kale borrokako talde bat osatzea" leporatzen diete.
Senide eta lagunek gogor kritikatu dute iragan astearteko polizia operazioa, eta atxiloketek "ikara sortzeko helburu argia" zutela, eta akusazioen atzean "manipulazio maltzurra" dagoela uste dute.