Skip to main content

Lau lagun atxilotu dituzte Derryn Lyra McKee kazetariaren hilketarekin lotuta

Gurean Gaur

2019, Maiatza 09 - 17:05
Ipar Irlandako poliziak atxilotu ditu ustez pasa den hilean izandako istiluetan kazetariaren hilketarekin lotura izan dezaketelako. Apirilaren 9an hil zuten 29 urteko kazetaria Derryn izandako istiluen ondorioz. IRA berria deituriko disidente errepublikarrek poliziaren aurka tiroz oldartzean, zauritu zuten McKee. Bakearen Prozesuaren aurkako taldeak gero onartu zuen erantzukizuna. Gaur etxebizitzak erregistratu ostean atxilotu dituzte susmagarriak 15, 18, 38 eta 51 urtekoak. Informazio iturriaren arabera hiriko polizia-etxera eraman dituzte eta han egon daitezke 48 orduz, Erresuma batuko terrorismoaren aurkako legean jasota dagoen lez. Honen ostean, bi egunak igarota eta kargurik aurkezten ez bada, poliziak galdeketekin jarraitu dezake tribunalari luzapena eskatuz gero, 28 egun gehiagora arte.