Liverpool-ek Txapeldunen Ligako finala jokatuko du gau magiko batean Bartzelona gainditu ostean
Gurean Gaur
2019, Maiatza 08 - 18:05
Liverpoolek Txapeldunen Ligako finala jokatuko du kanporaketa irauli eta Bartzelona 4 eta 0 garaitu ostean. Klopp-en mutilek kataluniarrak gainditu zituzten, Firmino eta Salah gabe baina Anfield-eko zaletuen babes erraldoiarekin. Blaugranentzat kolpe gogorra da eta Ernesto Valverde gasteiztarrak kritika ugari jaso ditu azken orduetan. Madrilen jokatzekoa den finalean, gorriek Ajax edo Tottenham izango dute aurkari