Nafarroan aldaketa sendotzen jarraituko duela adierazi du EH Bilduk alkategaien aurkezpenean
Gurean Gaur
2018, aza. 06 - 17:11
Nafarroako EH Bilduk bere udal alkategaiak ezagutzera eman ditu datozen hauteskundeei begira eta, hala, Barañain, Lizarra, Antsoain, Atarrabia, Berriozar, Baztan, Leitza eta Irurtzungo alkateek hautagaitza errepikatuko dutela jakitera eman dute. Bakartxo Ruizek gogora ekarri du egun EH Bildu Nafarroako lehenengo udal indarra dela eta azken legealdian abian jarritako neurri aurrerakoiekin jarraituko dutela gaineratu du.