Osakidetzako EPEko balizko filtrazioen inguruko fiskaltzaren txostena aztertu dute LAB eta ESK-k
Gurean Gaur
2019, ots. 20 - 16:02
Sindikatuek aipatu dute Jon Darpón osakidetzako sailburua gertatu dena txikiagotzen dagoela. Inputatuak Osakidetzako goi karguak dira Juan Carlos Soto, Xabier Balerdi eta Andoni Arzelai. Gainera, esan dute ikerketak jarraitzen duela eta filtrazio gehiago egon daitezkeela. Honen oinarrian, adierazi dute, EPE eredua dagoela, oposaketa prozedurak filtrazioak egitotea ahalbidetzen duela. Adierazi dute akusazio bezala jarraituko dutela prozeduran, osakidetzako langileen interesak defendatzeko. Onartezina dela esan dute profesionalen artean aukera desberdintasunak egotea. Honen aurrean gobernuak duen erantzukizuna azpimarratu nahi izan dute