Pentsiodunek mobilizazioak deitu dituzte maiatzaren 11rako
Gurean Gaur
2019, Maiatza 09 - 15:05
Bilbon egin dute maiatzaren 11rako deituta dauden mobilizazioetarako prentsaurrekoa. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eta baita Nafarroako hiriburuetan, manifestaldia egingo dute Pentsiodunen plataformek, haien eskubidean berma daitezen. Pentsiodunak ez ezik, gizarteko eragile guztiei eta adin guztietako jendarteari luzatu diete deia. Eskatzen dituzten aldaketak hauek dira: pentsio duinak bermatuko dituen Sistema Publiko bat, pentsioen eguneratzea KPIren arabera, 1080 euroko gutxieneko pentsioa, 1200 euroko gutxieneko soldata, 2011 eta 2012ko pentsio erreforma atzerakoiak indargabetu, soldata eta pentsio arrakalekin amaitzea eta pentsio pribatuen zerga-salbuespenekin bukatzea. Bilbon, manifestaldia Bihotz Sakratuko plazatik aterako da, arratsaldeko seietan.