Polizia salatuko du Iruñeko ihauterietan zauritutako 14 urteko gaztearen familiak.
Gurean Gaur
2020, ots. 24 - 16:02
Ostiral arratsaldean espainiar polizia alde zaharreko kalejiraren aurka oldartu zen eta agenteen ibilgailu batek festan parte hartzen ari zen neska eraman zuen aurretik San Frantzisko plazan. Euskal Herria Bilduk, Arastik, Espainiako gobernu ordezkariak azalpenak emateko eskatu du Nafarroako Parlamentuan, eta Kongresuan gertakarien inguruan galdegingo dio Marlaska ministroari.