Sarek eta Etxeratek "salbuespeneko neurriak" bertan behera uzteko eskatu diete Madrili eta Parisi
Gurean Gaur
2020, Maiatza 26 - 14:05
Covid 19aren ondorioz muturreko bihurtu diren eta okerrak ziren egoerak ekiditeko, esan dute, posible eta urgentziazkoa dela presoak gerturatzea. Gogoan izan dute, bereziki Beatriz Etxeberriaren kasua. Haren bi urte dituen alaba, pandemiak kanpoan harrapatu zuen eta bi hilabete daramatza gurasoak ikusi gabe. Azpimarratu dute, baita, Julen Atxurra euskal presoak jasandako buruko isuria eta gogoratu dute Patxi Ruiz ere muturreko egoeran dagoela, gose greban jarraitzen duelarik.Esan dute, egoera larritzeak gainontzeko preso eta senideengan ere eragin latza ekarri duela.