Skip to main content

"Sei Stolpersteine, sei barakaldarrentzat"

Gurean Gaur

2019, eka. 25 - 17:06
Jagoba Alvarez Alazne ikastetxeko historia irakaslea da. DBHko laugarren mailako bere ikasleekin bigarren mundu gerra lantzerakoan, liburuetatik harago eraman nahi izan du gaia. Espainiako Kultura Ministerioaren datu baseetan arakatu eta nazien kontzentrazio esparruetara bidalitako 6 Barakaldar topatu zituen eta horien inguruan ikertzera gonbidatu zituen ikasleak. Ikasturtean zehar gaia landu ostean, klasetik atera eta herriarekin partekatzeko intentzioa dute orain. Gunter Demning artistaren sei Stolpersteine instalatzeko eskatu diote Barakaldoko udalari, nazismoak atxilotu eta torturatutako sei barakaldarren omenez.