Skip to main content

Sindikatuek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote langileen zein ikasleen osasuna "bermatzeko" neurriak har ditzala

Gurean Gaur

2020, Maiatza 13 - 18:05
Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan egin dute elkarretaratzea ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek. Kexu agertu dira EAEko gobernuaren azken iradokizunarekin. Hezkuntza Sailak adierazi zuen zentroetako zuzendaritzek erabaki beharko dutela zein ikasle bueltatu behar den klasera eta zein ez. Erantzukizuna administrazioarena dela iritzita Lakuari bere ardurak bere gain har ditzan eskatu diote eta langileen zein ikasleen osasuna bermatzea ahalbidetuko duten baldintzak eta neurriak hezkuntza komunitatearekin adosteko ere.
Hamaika Telebista