Skip to main content

Urtea amaitu baino lehen Covid19aren aurkako txertoa prest egon daitekeela iragarri du Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak

  • Bideoa:
Azaldu du negoziatzen ari direla Oxfordeko Unibertsitateko ikertzaileak garatzen ari diren txertoa eskuratzeko, AstraZeneca botika etxeak saldutakoa da. “Dena ondo badoa” epe horretan egongo litzatekeela eskuragarri txertoa esan du. Hala ere, elkarrizketa batean egindako adierazpenak dira, ez da iragarpen formal bat izan. Txertoa 3. Fasea gainditu zain dago eta Europar Batasunak jeda injektagarri horren 400 milioi dosi aurre-erosi ditu, nahikoa ez den arren herritar guztiei txertoa jartzeko. EBk 446 milioi biztanle ditu, eta kontuan izan behar da pertsona bakoitzeko bi dosi behar direla txerto zehatz horretarako.
  • Created on .

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista