Vinnie Moore-ek itxiko du ‘Iruñea in blues’ musika zikloa
Gurean Gaur
2018, aza. 20 - 17:11
‘Iruñea in blues’ zikloa bere azken txanpan sartua da eta azkeneko emanaldia izanen da azaroaren 28an, asteazkenarekin. Vinnie Moore-ek eskainiko du kontzertua Iruñeko Zentral Kafe Antzokian. Aurtengo edizioarekin, Zentral aretoa Iruñerriko eta Nafarroako blues-zaleen topagune bihurtu da beste behin. Oholtza gainetik pasa dira Alvin Youngblood Hart, Ben Poole eta Walter Trout.