Skip to main content

Sare sozialetan euskararen erabilera sustatzeko zortzi pieza sortu ditu Teatrolarik

Euskal Herria

Maite De Felipe

2026-11-16 11:21

Teatrolarik, Nafarroako Ikus-Entzunezkoen eta Arte Eszenikoen Eskolak, zortzi pieza sortu ditu sare sozialetan euskararen erabilera sustatzeko. Berpiztu etxeko kideekin batera egin dituzte ikasleek eta irakasleek pieza motz hauek. Sortzaileek sare sozialetako erabiltzaileak, batez ere gazteak, euskaraz idaztera eta aritzera animatu nahi dituzte.
Horrez gain, haien lanbideari buruzko aurreritziak eta estereotipoak baztertzea ere dute helburu, formakuntzak “garrantzia handia” duela argi utziz.
Filmatutako zortzi piezak bideo laburrak dira, eta bakoitzak gai desberdin bat du abiapuntu. Ikasleek azpimarratu dutenez, “sorkuntzan talde lana ezinbestekoa izan da”, eta hainbat disziplinatako langileak jardun dute elkarrekin; besteak beste aktoreek, gidoilariek, zuzendariek eta jostunek.
Javier Alvaro Teatrolariko zuzendaria da, eta hark aurkeztu ditu sortutako zortzi piezak. Aurkezpen osoa euskara hutsean egin du Madrilen jaiotako zuzendariak. Era berean, eskolan gaur gaurkoz hamabost ikasle daudela azaldu du, eskaintzen ditutzen lau maila desberdinetan.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista