17.000 ikasle inguruk egingo dute Unibertsitatera Sartzeko Proba Hego Euskal Herrian
Gizartea
Xabi Ealo
Unibertsitatean urtero errepikatzen den irudia ikusi da gaur Hego Euskal Herroan, izan ere, ostegunera arte, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hamazazpi mila ikasle inguruk Unibertsitatera Sartzeko Proba egingo dute. Hamahiru mila dira EHUn azterketa egitekoak, gutxi gorabehera, lau mila, Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
EHUko campusen banaketari dagokionez, 1821 ikaslek Arabakoan egingo dute, 6505ek Bizkaikoan, eta gainerakoak Gipuzkoakoan. Gainera, ikasleen hiru laurdenak baino gehiagok euskaraz egingo du proba. Nafarroan, ordea, gehienak gaztelaniaz egingo du USPa.
Azken urteotan bezala, hiru egunetan egingo dituzte azterketa guztiak eta bi fase izango ditu: sarbide fasea, derrigorrezkoa, eta onarpen fasea, borondatezkoa. Lehenengoan ikasleen heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak neurtuko dituzte, eta bigarrenean, lau puntu gehigarri lortu ahal dituzte ikasleek.
Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako azterketariei ekainaren hamarrean jakinaraziko zaizkie emaitzak.


















