AEK-k Korrikaren ahizpa den ‘Correllengua’ katalanaren aldeko lasterketan parte hartu du
Gizartea
Ainhoa Lainsa Merino
AEK-k ‘Correllengua’ katalanaren aldeko lasterketan parte hartu du astearte honetan. Bartzelonan bizi diren hainbat euskaldunekin eta beste nazio batzuetako lagunekin batera parte hartu du, Ane Elordi eta Lurdes Etxezarretak lekukoa eraman dutelarik. Euskaraz gain, irlandera, gaelikoa, bretoiera, amazigera eta aragoieraren alde egiten duten pertsonekin partekatu dute kilometroa.
Euskal Herriko Korrika eredu zuelarik sortu zen ‘Correllengua’, eta honen antzera, hizkuntza gutxituen alde egiten duen ekimena da, kasu honetan, katalana bultzatzeko. 1995. urtean sortu zen Mallorcan, Joves de Mallorca per la Llenguak bultzatuta, eta ostean, beste Herrialde Katalanetako beste lurraldeetara hedatu zuten. Hala ere, Korrika eta Correllengua ez dira halako ekimen bakarrak. Datorren hilabetean esaterako, bretoiera eta okzitaniera bultzatzeko ‘Ar Redadeg’ eta ‘La Passeem’ lasterketak egingo dira, eta AEK-k horietan parte hartuko du ere.
Aurtengo Correllengua ‘Agernamatek’, edo ‘senidetuak’, tokian tokiko ekimenak konektatzea eta herrien arteko elkarlana indartzea du helburu. Hala, bere ibilbidean espirituaz katalanak diren herrialde guztiak hartuko ditu barne: Katalunia, Valentzia, Balear Uharteak eta Sardiniako Alger.

















