AHT proiektuaren azken pausoak
Gizartea
2023, api. 17 - 11:04
Urtez urte atzeratzen doaz abiadura handiko trenaren obrak. Euskal Herriari dagokionean gainera, Jaurlaritzak Euskal Y-a 2030erako lotua nahi du Iparraldearekin. Horretarako, ordea, Bordele-Akize zatia egitea beharrezkoa da lehendabizi. Frantziak Europako Batasunarekin 2030erako Bordele eta Akize zatia egiteko konpromisoa hartu zuen. Orain baina, 2042rako atzeratu du proiektua eta horrek are gehiago atzeratuko luke Akizetik Bidasoaraino joango litzatekeen igarobidea, Euskal Y-arekin batuko litzatekeena.