Araban beste hiru parke eoliko eraikitzeko baimena eskatu dute
Gizartea
2024, ots. 01 - 13:02
EAEko Aldizkari Ofizialak Araban eraiki nahi diren hiru parke eoliko berriei buruzko informazioa argitaratu du azken egunotan. Azkenekoa ‘Las Americas 20’ izeneko instalazioa izan da, Arena Green Power enpresak sustatutakoa. Bizkaiko Gordexolan eta Arabako Aiara eta Okondon 6 haize-sorgailu instalatzeko administrazio baimena eskatu du enpresak. Eskakizuna ezagutzera eman da orain, proiektuan interesa duen edonork informazioa eskatu dezan, 20 eguneko epearekin.
Puntu berdinean daude Savanna Power Solar eta Enigma Green Power enpresek elkarlanean proiektatutako beste bi parke eoliko, ‘Vitoria 30 kilovoltio’ eta ‘Jundiz 30 kilovoltio’ parkeak hain zuzen. Lehenengoak, ‘Vitoria’ izena jaso duenak, Burgelu, Barrundia, Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagan 6 haize-sorgailu aurreikusten ditu. Bigarrenak, ‘Jundiz’ parkeak, 5 haize-sorgailuren instalazioa planteatzen du Kuartango, Zuia, Gasteiz eta Badaiako Partzuergoan.
Hauek ez dira inguru horretan proiektatutako parke eoliko bakarrak. Aixeindar enpresak, Iberdrola eta Energiaren Euskal Erakunde publikoak sustatutako elkarteak, Azazetako inguruan beste bi instalazio ezarri nahi ditu. Arabako Mendiak Aske plataformak proiektu horien kontrako helegitea aurkeztu du, Aixeindarri lege iruzurra egotziz. Salatu dutenez, bi zentral independiente gisa aurkeztu dena proiektu berdina da, baimenak errazago eskuratzeko baino ez zatitu delarik.
Plataformak helegitearen prozesua aurrera eraman ahal izateko crowfunding kanpaina bat martxan jarriko duela iragarri du ere, hurrengo egunetan ezagutzera emango duena.