Skip to main content

BFAk haur eta nerabeen gaitasuna eta parte-hartzea aldarrikatu ditu

Gizartea

Xabi Ealo

2026, ira. 18 - 13:09
Bizkaian Hazi ekimena antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiak eta bertan, ume eta nerabeek erabakitzeko, sortzeko eta ekarpenak egiteko duten gaitasunean konfiantza izateko eta laguntzeko gai den lurraldea aldarrikatu dute. Jardunaldiak elkarrekin bizitzeko, pare hartzeko, gaitasunak garatzeko eta kezka berrian aurkitzeko eskura dituzten programa eta ekimenetako batzuen berri eman dute. Lurraldeko gazteenei euren gaitasunak garatzeko, ideiak adierazteko eta orainetik Bizkaia eraldatzen laguntzeko aukerak ematearen garrantzia defendatu du Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak.
Bilboko Zabalguneko eraikinean egin den ekitaldian hainbat mahai-inguru egon dira haurtzaroaz eta nerabezaroaz hausnartzeko, eta Eider Eibar ilustratzaileak saioa marrazki bidez laburbildu du. Maialen Garciak, Lur Kortabarriak eta Aner Barroetak musika jarri diote saioari.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista