Skip to main content

KASek bere alfonbra gorri propioa zabaldu du, Zinemaldiaren testuinguruan

Gizartea

Ane Garitaonandia Etxebarria

2026, ira. 21 - 09:09

Zinemaldian murgilduta, Donostiako Plaza Berrian protesta egin dute asteburuan Kaleko Afari Solidarioko kideek. Euren alfonbra gorri propioa bat zabaldu dute, Zinemaldiko alfonbra balitz bezala, eta bertan desfilatu dute erosketa orgekin.

Ekintza horren bidez salatu dute Donostiako Udalak KASek egiten zituen afari solidarioak debekatu dituela eta betoa kentzeko eskatu diote Udalari. KASen arabera, gero eta zailagoa da udalaren jarrera ulertzea.

Joan den uztailaren 27an debekatu zien udalak kalean bizi direnei janaria banatzea. Egun batetik bestera jakinarazitako erabakia, 300 pertsona baino gehiago baliabiderik gabe utzi dituela azpimarratu dute. Argi utzi nahi izan dute "gosea duenari jaten ematea ezin dela segurtasun-arazo bihurtu", eta "elkartasuna ezin dela mehatxutzat hartu".

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista