Skip to main content

'Abando Taupadak' proposamena hautatu dute Bilboko AHTren geltoki gaineko hirigintza proiekturako

Gizartea

Bilboko eta Gasteizko AHTren geltokietako proiektuak atzeratuta daude. Momentuz jakina dena da bi hirietako sarrerak lurrazpitik egingo direla eta Bilboren kasuan dagoeneko iragarri dute Abandoko geltokiaren gaineko hirigintza proiektua nork egingo duen. 'Abando Taupadak' proposamena hautatu dute. Abandoko geltokiaren gaineko eta inguruko lurrak antolatu eta eraikiko ditu. 130.000 metro koadroz ari gara. Horretan parke bat izango da erdian eta altuera ezberdineko eraikinak izango ditu alboetan. 1.000 etxe inguru egingo direla aurreikusten da.