Skip to main content

'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpaina abiarazi du UEMAk, euskaldun arrazializatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko

Gizartea

2023, aza. 13 - 06:11

Sustraiak beste herrialdeetan izan arren, Euskal Herrian errotu diren hainbat euskaldunen eskaria da kanpaina. Euskarak kolore asko dituela eta azalaren kolorea askotarikoa izan arren herritar horiek guztiak euskaldunak direla gogoratu nahi du. Horregatik, beraiekin ere euskaraz egiteko eskatu nahi izan diete gainerako herritarrei. Euskara ukatzen dietenean, bertakoa izatea eta sentitzea ere ukatzen dietela azaldu dute.

Hamaika Telebista