EH Bilduk eta Baztango alkateak Erdiz meategiaren proiektuaren aurka egin dute
Gizartea
2024, api. 10 - 14:04
EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak Magnesitas Navarrasek Artesiaga aldean (Esteribar-Baztan, Nafarroa) magnesita ustiatzeko duen proiektuaren onarpena bertan behera uzteko eskatu du. Fernando Anbustegi Baztango alkateak bere aldetik gogorarazi du Baztango Udalak eta Batzarrak mozio bana jarri dutela.