Skip to main content

EH Bilduk etxebizitza dekretu anbiziotsua eskatu du

Gizartea

Xabi Ealo

2026, ira. 28 - 13:09
EH Bilduko hautetsiak Erandioko Los Ocho auzoan izan dira alderdiak etxebizitzaren aferarekin daukan konpromisoa berresteko, eta anbizio handiko dekretua eskatu dute, etxebizitza eskubidea bermatu dadin.

Azken egunotan egon diren etxebagetzeen aurrean, koalizio subiranistak ohartarazi du administrazioak ezin direla bazterrean geratu eta zentzu horretan, kritika gogora egin dio EAJri.

Gogoratu dezagun, inbertsio funts batek Erandioko ehun familia baino gehiago etxebagabetzeko mehatxua egin duela, eta egoera salatzeko, manifestazio jendetsua egin zutela herrian bertan.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista