Skip to main content

Aske utzi ditu epaileak asteartean Iruñean atxilotutako gazteak

Politika

Maite de Felipe Suso

2026, ira. 25 - 12:09
Epaileak dagoeneko aske utzi ditu astearte honetan Iruñean atxilotutako zortzi lagunak. Adingabeak ziren hirurak asteartean bertan aske utzi zituen, beste bostak, aldiz, ostegun gauean.
Epaileak hainbat delitu egotzi dizkie. Batetik, adinez nagusi diren bost lagunei urruntze agindua ezarri die; hau da, ezin izango dira militarrengana gerturatu. Horietako hiru, gainera, egile materialak direla adierazi du epaileak, eta, horregatik, Berriozarrera joatea debekatu die. Bestetik, epaileak pasaportea kendu die zortzi atxilotuei, eta maiz epaitegira joan beharko direla ebatzi du.
Gainera, lesio larrien, ordena publikoaren aurkako atentatuen eta armak legez kanpo edukitzearen delituak ere egotzi dizkie. Era berean, epaileak aitortu du gorroto delitua ere egon daitekeela.
Uztailaren 19an, Gizonezkoen Munduko Futbol Kopako finalean, Espainiako militar batzuk erasotzeagatik atxilotu zituzten. Militar horietako batek sinbologia nazia zeraman. Istiluan sei lagun zauritu ziren, eta erasoa jasan zutenek salaketa jarri zuten. Horren ondorioz, Guardia Zibilak eta Foruzaingoak zortzi gazteak atxilotu zituzten.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista