MusikaZuzenean TB # 335: Xabier Badiola + Ander Uribarri 'Uri' (Beire, Orsini, Jariguai...)
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean saioaren 335 ataleko erreportaje nagusian Xabier Badiola musikari eibartarra ezagutuko dugu. Berriki 'Lehio ondoan xori bat' diskoa kaleratu du, bere bakarkako musika bideko bigarren emaitza luzea. Hitz Bitan atalera, berriz, Ander Uribarri 'Uri' gonbidatu dugu, besteak beste Orsini eta Beire taldeetako bateria-jotzailea, eta gainera Jariguai eta Black Aubergine egitasmoetan murgildua.

















