Sortu: "Euskal Herriak ez du hutsik egingo. Garai honek eskatzen duen mailan egongo da"
Politika
Ane Garitaonandia Etxebarria
2026, ira. 28 - 09:09
Sortuk 60 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu Euskal Herrian, Txiki eta Otaegiren fusilamenduen urteurrena dela eta. Bilboko ekitaldian, Xabi Iraola Sorturen Koordinatzaile Orokorrak Euskal Herriaren independentziaren eta askatasunaren alde lanean jarraitzeko deia egin du.
Dei egin dute lanean jarraitzera, herria eraikitzeko eta "ondo lotuta" utzi nahi izan zuten hura askatzeko, horretarako aukerak daudela uste baitute. Askapen prozesua egoera erabakigarri batean dagoela, eta Euskal Herriak hutsik egingo ez duela adierazi dute.

















