Askatu dituzte euskararen aldeko pintaketak egiteagatik atxilotu dituzten EHEko bi ekintzaileak
Gizartea
2024, abe. 03 - 17:12
“Justizia euskarentzat” eskatu dute Gorka Torrek eta Intza Gurrutxagak Baionan euskararen eguna dela eta. Arratsaldeko ordu batak pasata, Euskal Herrian Euskarazeko bi kideak auzitegiaren atarira igo dira pintaketa egiteko. Hor gainean zirela, auzitegiko zaindariak atariaren gainera igotzeko baliatu duten eskailera kendu die. Gutxira, Frantziako polizia heldu, bi ekintzaileak identifikatu eta atxilo eraman dituzte.“Euskal Herrian euskaraz bizitzeko posiblitatea ukatzen digute”, azaldu du Torrek. Euskal Herria berreuskalduntzeko independentzia ezinbestekotzat jo eta intsumisio kolektiborako deitu dute.