Skip to main content

Osakidetzak bere gain hartuko ditu sare publikoan egindako borondatezko abortuak

Gizartea

Ane Garitaonandia

2026, urr. 01 - 11:10

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak berriki jakinarazi duenez., Osakidetza gaur hasiko da haurdunaldia beren borondatez eten nahi duten emakumeak sare publikoko zentroetan eta ospitaleetan artatzen.

Modu progresiboan hasiko dira eta pixkanaka-pixkanaka sare osora zabaltzea da asmoa.  Proiektu pilotu bat abiatu du te10 aste baino gutxiagoko haurdunaldiak borondatez eteteko, botiken bidez, progresiboki, sare publikoan egiteko.  Pilotajea bost ESItan (Erakunde Sanitario Integratua) egingo dute urritik abendura, eta 2027an Osakidetzaren sare osora hedatzea dago aurreikusita. Hala ere, Osasun Sailak ez du argitu zein ESItan jarriko duten martxan proiektu pilotua. 

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista