Babacar Welerren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute Hondarribian
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2026, ira. 30 - 12:09
Hondarribiko senegaldar komunitateak elkarretaratzea egin du, astelehenean udaltzain batek tiroz hil zuen 46 urteko gizona gogoratzeko eta gertatutakoa salatzeko. Segurtasun Sailaren arabera, Babacar Welerrek arma zuri batekin hainbat pertsona mehatxatu zituen, eta ertzain bati eraso egiten saiatu ondoren, udaltzain batek bere arauzko arma erabili zuen. Egoera honetan, Hondarribiko Udalbatzak, udal talde guztien izenean, hausnarketa eskatu du: ea egoera zaurgarrian zegoen pertsonari behar zuen laguntza eman zitzaion eta ea erakundeen arteko koordinazioa nahikoa izan zen. LAB sindikatuak, berriz, gertatutakoa "arrazakeria instituzionalaren ondorio" dela salatu du eta polizia-eredua aldatzeko eskatu du. Ertzaintzak bere gain hartu du ikerketa. Gertatutakoaren inguruko hainbat xehetasun, beraz, argitzeko daude oraindik.

















