Skip to main content

Bingen Zupiriak Munduko Kopako finalean Ertzaintzak izandako jarrera ontzat jo du

Politika

Maite de Felipe Suso

2026, urr. 01 - 11:10

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizonezkoen Munduko Kopako finalean Ertzaintzak izandako jarrera ontzat jo du. Haren hitzetan, “poliziek bermatu egin zuten herritarrek elkartzeko eta manifestatzeko dituzten oinarrizko eskubideak”. Horrenbestez, aitortu du, “partida ikusi nahi izan zutenek eta euskal selekzioaren alde elkarretaratu zirenek modua izan zutela nahi zuten hori egiteko”.

Zupiriak Alderdi Popularrak eskatuta eman ditu azalpenak Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean. Popularren arabera, finaleko egunean ez zen poliziarik egon Bilboko Casilda Iturrizar parkeko istiluetan, haien iritziz,“erabaki politiko” baten ondorioz. Segurtasun sailburuak, aldiz, “Ertzaintza behar zen lekuan egon zela” adierazi du eta “prebentzioa lehenetsi zutela” gaineratu du.

EH Bilduk bere aldetik, Alderdi Popularraren jarrera kritikatu du. EH Bilduren arabera, popularrek “etengabeko gatazkaren kontakizuna” zabaldu nahi dute. EAJk eta PSEk Zupiriaren azalpenekin bat egin dute, azaldu dutenez, “Ertzaintzaren jarduna egokia izan zen, eginkizun zaila izan arren”.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista