Skip to main content

Eider Gotxi, Guggenheim Urdaibai Stop: “Proiektua bertan behera uztea eta herritarrekin hausnarketa egitea eskatzen dugu”

Gizartea

Espainiako Gobernuak 40 milioi euro bideratuko ditu Guggenheim Urdaibaira hedatzeko proiektura. Bizkaiko Foru Aldundiak ere beste 40 milioi euro jarriko ditu proiektua egin ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak proiektuarentzat beste diru sail bat onartzea faltako da. Urdaibaiko erreserban "garapen jasangarriko ekimenak bultzatzeko" aukera emango du. Zabaltzeak bi lokalizazio ditu aurreikusita: garai bateko Dalia fabrika eta Muruetako ontziola. Horren inguruan hitz egiteko Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop-eko kidearekin izan gara.