Skip to main content

'Eraso sexistarik gabe, Iruña aske’, Gazteluko plazan egongo da informazio gunea

Gizartea

Aurten ere 'Eraso sexistarik gabe, Iruña aske’ kanpaina jarri dute martxan. Gazteluko plazan egongo da berriz ere sanferminetan eraso sexisten aurka sentsibilizatzeko informazio gunea. Informazio gunean aholkularitza, orientazioa eta laguntza ere eskainiko dira. Erasoen aurrean ‘zero tolerantziako’ erantzun bateratua emateko garrantzia azpimarratu dute.