Ikasleen “eskolatze orekatuagoa sustatzeko” helburuarekin iazko neurriek indarrean jarraituko dute
Gizartea
EAEko Hezkuntza Sailak otsailaren 7an irekiko du 2024-2025 ikasturterako aurrematrikula. Prozesuak berritasun aipagarri batzuk dakartza, plaza eskuratuko dute neba edo arrebaren bat matrikulatuta daukaten ikastetxean hasierako maila eskatzen dutenek eta 3 urteko geletarako onarpenera ere hedatu dira neurriok. Era berean, eskaera berean bi neba-arreba baino gehiago baldin badaude, bakoitzari 6,5 puntu gehiago emango zaizkie.
Egutegia:
- Otsailaren 7tik 23ra: aurrematrikulazioa aurkezteko epea, bai Internetez eta bai aurrez aurre.
- Martxoaren 12a: eskatzaileen zerrendak argitaratuko dira.
- Martxoaren 26a: behin-behineko zerrendak plazaratuko dira dira. Apirilaren 10era arte, erreklamazioak egiteko denbora izango dute familiek.
- Apirilaren 26a: Behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Errekurtsoak maiatzaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira.